Tecyges Zaragozan kokatutako enpresa bat da, estankotasun eta emari kontrolaren munduan 20 urte baino gehiagoko esperientzia duena. Une honetan, hedapen betean gaude edozein ekoizpen eremutarako ingeniaritza irtenbideak ematen. Arlo desberdin eta garrantzitsuetan jorratu ditugu gure proiektuak, automozioa, etxetresna elektrikoak, berogailuak, ontzigintza edo farmakologia, esate baterako.
Gure ingeniaritza saila, talde gazte eta dinamiko batez osatua, eta, aldi berean, esperientziaz josia proiektuak gauzatzen, talde lanera bideratuta dago, bezeroen gogobetetasuna lortzeko. Zerbitzu global baten hornitzaileak gara, diseinutik hasi eta salmenta osteko eta mantentze lanetako zerbitzuetaraino.
Uson enpresa iparramerikarraren banatzaile bakarrak gara Espainian. Uson AEBn merkatuko liderra da modu honetako produktuen eta kontrolen neurgailuak ekoizten, merkatuko edozein behar asetzeko.
Horrez gain, Mineapolis AEBtan kokatutako tapoi eta konektore azkarrak ekoizten dituen Fastest markaren banatzaile bakarrak gara Espainian. Hainbat tamaina, hodi mota eta barneko zein kanpoko zuloetarako tapoi azkarren irtenbide sorta zabala eskaintzen du.
Laguntza teknikoko zerbitzu eraginkorra dugu “Know-How” ezagutzarekin, presio eta fluxu diferentzialak eta presio jaitsierak neurtzeko tresna gehienen arazoei irtenbideak emateko.
Kalibraketak egiten ditugu, bai gure instalazioetan, baita bezeroarenean ere. Arlo honetan dugun esperientziak presio eta fluxu tresnei kalibrazio trazagarria eskaintzen die.