Nor gara

Tecyges-en 30 urte baino gehiagoko esperientzia dugu estankotasuna eta emaria kontrolatzeko makinak diseinatzen, fabrikatzen eta martxan jartzen. Denbora guzti honetan, arlo honetan ospe handia duten enpresek gugan konfiantza izan dute, Uson eta Fastest adibidez, hauen banaketak Espainia eta Portugalen guk bakarrik eramaten ditugularik. Segurtasun elektrikoaren sektorean ere proiektuak garatzen ditugu, Techmize-ren eskutik. Enpresa multinazional hau etengabe ari da hedatzen, bere produktuaren kalitate handia dela eta.

Tecyges-ek erabateko konpromezua du bere produktuaren kalitatearekin eta bezeroen eta langileen segurtasunarekin. Horregatik, merkatuko irtenbiderik onenak eskaintzen ditugu estankotasun eta emarien kontrolean eta segurtasun elektrikoan.
Gure teknologia oso zorrotzak diren sektoreetan dago, hala nola automobilgintzan, non osagai bakoitzak fidagarritasun eta doitasun-probak gainditu behar dituen merkatura iritsi aurretik; baita industria medikoan ere, non zehaztasuna eta segurtasuna faktore kritikoak diren pertsonen bizitzarako.
Honakoak behar badituzu:

  • Estankotasun edo emaria kontrolatzeko probak, bezeroaren eskakizun handiekin.
  • Estankotasuna eta emaria kontrolatzeko prozesua automatizatzea.
  • Harien mekanizazioak egiaztatzea, osagaien txertaketak eta estankotasun egiaztapenak.
  • Doitasunezko kalibrazioak.
  • Zure produktua elektrikoki aztertzea fidagarritasun handiarekin.

Tecyges da zure konfiantzazko bazkidea. Prozesuan lagunduko dizugu, gure bezeroen gogobetetzea eta zure negozioaren arrakasta bermatzeko.

Harremanetarako formularioa

    Onarpena ikusi